Igerabide, Juan Kruz

Biografia

Haur literaturako ikerlea da, batetik, eta sortzailea, bestetik. EHUn irakaslea, Filologiako doktorea, Bularretik mintzora argitaratu zuen 1993an, haur literaturaren ahozko tradizioaren ikerketa. Sormen lanean genero ugari landu ditu, batez ere haur/gazte literaturan, eta bereziki hauentzako poesia, hala nola Mailu isila, Begi-niniaren poemak edo Hosto gorri, hosto berde. Helduentzat Hauts bihurtu zineten eleberria argitaratu du, frankismoaren eta trantsizioaren kronika.