AUSARTU ZAITEZ! – ALDATU ETA BIHURTU ZURE AMETSAK EGIA

Autorea: Juanjo Lertxundi Azkue

ISBN: 978-84-7148-531-1

EAN: 9788471485311

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Leire

Edizio data: 2012

Erosi

Sinopsia

Ausartu zaitez! aldatu eta bihurtu zure ametsak egia, Juanjo Lertxundi Azkue: Telebista edo hozkailu bat erosten dugunean, bikain funtziona dezan, gidaliburu eta guzti ematen digute. Gizakiok, baina, gidalibururik gabe munduratzen gara. Zenbat aldiz ez ote dugun pentsatu gustura edukiko genukeela geure jokaerak azalduko lituzkeen gidaliburu bat. Hain justu, horixe izan da Juanjo Lertxundiren helburua, geure burua hobeto ezagutzeko baliagarri izango den tresna osatzea. Beti apaltasunetik. Izan ere, ez gara makinak, pertsonak baizik, eta pertsona izateak berak dakarren konplexutasuna nekez azal liteke munduko gidalibururik onenaren bidez ere. Dena dela, egilea gogotik saiatu da arrastoak ematen norberak bere bidea aurkitu dezan. Geure bizitzan zer dagoen gaizki, zer aldatu nahi dugun identifika dezagun, eta, beldurrak eta alferkeria alde batera utzita, aldatzera ausartu gaitezen. Azken batean, sarri automata gisa jokatzeari utzi eta geure bizitzaren film zora