EUSKAL HERRIAREN HISTORIA LABURRA

Autorea: Iñaki Egaña Sevilla

ISBN: 978-84-7148-542-7

EAN: 9788471485427

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Leire

Edizio data: 2013

Erosi

Sinopsia

Euskal Herriaren historia laburra, Iñaki Egaka: Liburu honen helburua Euskal Herriaren historiaren ikuspegi zabal eta aldi berean guztiz sintetikoa eskaintzea da, modu atsegin eta ulerterrazean eskaini ere. Langintza horretan gogotik saiatu da Iñaki Egaña. Izan ere, egile oparo honek, ikerketan nabarmentzeaz gain, beti erakutsi ditu dibulgaziorako dohain berezi eta joera handia. Denboran barrena proposatzen digun bidaia Historiaurrean hasi eta gaur arte iristen da. Irakurleak geldialdiak egingo ditu Nafarroako Erresuman, Iraultza frantsesean, karlistaldietan edota XX. mendeko gerretan; Eneko Aritza, Elkano, Joana Albret, Pierre Lancre, Zumalakarregi, Facundo Perezagua eta beste pertsonaia askorekin egingo du topo, eta, halaber, bidera aterako zaizkio historiaren hainbat pasadizo ez oso ezagun, protagonista bitxi eta hipotesi berri ere. EUSKAL HERRIAREN HISTORIA LABURRAk bidea erraztuko die gure iragana hobeto ezagutzen hasi nahi dutenei.