1512 EUSKAL LURRALDEAK ETA NAFAR ESTATUA = 1512 LOS TERRITORIOS

Autorea: Mikel Sorauren, [et Al. ]

ISBN: 978-84-7148-528-1

EAN: 9788471485281

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Easo

Edizio data: 2011

Erosi

Sinopsia

Gaztelako tropek 1512an Nafarroa inbaditu zuteneko bosgarren mendeurrena aurki izango dela eta, 2011ko irailaren 16, 17 eta 18an Euskal Herriko Historialarien II. Biltzarra ospatu zen, Nabarraldek antolatuta, Oñatiko Unibertsitatean. Honela, segida eman zitzaion 2010ean Vianan ospatutako I. Biltzar arrakastatsuari. Oñatikoan, gai nagusia Arabak, Bizkaiak eta Gipuzkoak 1512ko konkistan izan zuten eginkizuna izan zen, baita lehendik konkistatuta zeuden euskal lurralde hauen eta nafar Estatuaren arteko harreman historikoa ere. Berrehun pertsona baino gehiagoren aurrean, puntako hainbat aditu mintzatu ziren, horien artean,
Mikel Sorauren, Estibaliz Gonzalez Dios, Jose Antonio Recondo, Xose Estevez, Iñaki Sagredo, Amaia Basterretxea, Xabier Orue-Etxebarria, Jose Luis Orella Unzue, Idoia Arrieta, Juan Antonio Urbeltz, Floren Aoiz, Amaia Nausia Pimoulier, Victoriano J. Herrero, Montserrat Fernandez eta Mikel Legorburu. Liburu honen bidez, Nafarroaren historian interesa izan dezakeen edozeinen esku geratzen dira Biltzarrean aurkeztutako txosten eta komunikazio guztiak. Jatorrizko hizkuntzan argitaratzen dira, 15 gaztelaniaz eta 6 euskaraz. Alabaina, gaztelaniazko testuek sarreratxo bat dute gaztelaniaz, eta alderantziz.