Torrealdai Nabea, Joan Mari

Biografia

Foruko Urberuaga auzoan jaio zen 1942ko udazkenean Mosone baserrian a,itaren jaiotetxea ere izan zena. Ama Gernikatik etorria zen, bonbardaketan etxea galdu baitzuen. Bi seme-alabetako handiena izan zen. Oinarrizko ikasketak Forua bere jaioterrian egin zituen. 12 urterekin sartu zen Arantzazuko seminarioan, 1954an. Seminarioak ziren orduan pobreen unibertsitateak. Erriberrira ere joan zen frantziskotarrekin 1960an, 1963an Arantzazura itzuli arte. Lehen ikasketak amaituta, urtebetez Zaurauzko Lanbide Eskolan irakasle aritu zen. Gerora bere ikasketak Okzitaniako Tolosan, Parisen eta Euskal Herrian garatu zituen, hurrenez hurren.
Urteetan aritu zen euskalgintzan eta kulturgintzan: Anaitasuna hamabostekariaren zuzendaria; Elkar argitaletxearen sortzaileetako bat; Elkar Fundazioaren Patronatuko kidea; Jakin aldizkarian hasi zen 1960an, zuzendaritzan hasieratik eta zuzendari 1964-1969 eta 1977-2014bitartean. Hain zuzen, lehen etapa horretan zuzendaria zela, aldizkaria itxiarazi zuten, zentsurak bultzatuta.[8] 1972an, teologiako ikasketak egin zituen Okzitaniako Tolosan.[8] Euskal Idazleen Elkarteko idazkaria izan zen 1969tik 1977ra, eta Euskal Soziologoen Elkarteko idazkaria 1979tik 1980ra. Euskaldunon Egunkariaren Administrazio Kontseiluko kide eta lehendakaria izan zen, egunkariaren sorreratik bertatik.
1985. urtean Informazio zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean. Fakultate horretan euskaraz egindako lehen tesina aurkeztu zuen, ETB eta euskaren arazoa izenburukoa.
Kazetaritza titulua lortuta, Nikaraguara joan zen, orduan herri txiki eta zapalduen esperantza zen iraultza sandinista ezagutzera. El Salvadorrera ere joan zen. Ignacio Ellakuria eta Jon Sobrinoren lanak eta adiskidetasuna ekarri zituen handik eta Nikaraguari buruz luze idatzi nuen Jakin-en 1986an.[9] [5]
1991an Soziologia eta Zientzia Politikoetan doktoregoa lortu zuen Karmelo Garitaonandia zuzendaritzapean Deustuko Unibertsitatean zentsura frankistaz (1936-1983).
90eko hamarraldia garrantzitsua izan zen Torrealdairentzat, maila pertsonalean eta maila profesionalean: familia osatu, soziologia eta zientzia politikoen tesia defendatu, Jakin-en kudeaketa bere gain hartu eta Euskaldunon Egunkaria-ren sorkuntza eta garapenean murgildu zen.
2016an, Eusko Ikaskuntzaren Manuel Lekuona saria eskuratu zuen.

DE LA HOGUERA AL LAPIZ ROJO – LA CENSURA FRANQUISTA EN EL PAIS VASCO

Joan Mari Torrealdai

Begira

Erosi

ASEDIO AL EUSKERA – MAS ALLA DEL LIBRO NEGRO

Joan Mari Torrealdai

Begira

Erosi

LA CENSURA DE FRANCO Y LOS ESCRITORES VASCOS DEL 98

Joan Mari Torrealdai

Estudios

Erosi