Jaio Eiguren, Karmele

Biografia

Informazio Zientzietan lizentziatu zen Euskal Herriko Unibertsitatean 1993-1994 ikasturtean eta ordutik kazetari lana bete du idatzizko hainbat komunikabideetan (Egunkaria eta Garan, besteak beste) eta komunikazio arduradun lanetan ibili da zenbait komunikazio bulegoetan (Euskalgintza Elkarlanean Fundazioan). Zenbait aldizkari eta egunkarietan argitaratzen ditu noizbehinka zutabeak, Diario de Noticias de Alava eta Deian, besteak beste. Egun, Emakundeko komunikazio arduraduna da. 2015eko uztailaren 17an euskaltzain urgazle izendatu zuten. 2004. urtean argitaratu zuen bakarkako lehen liburua, Hamabost zauri ipuin bilduma (Elkar), eta urte berean irabazi zuen Igartza Sariaren VII. deialdia Amaren eskuak nobelaren proiektuarekin. Izenburu bereko nobela 2006an argitaratu zuen (Elkar). Aipatu eleberriak hainbat sari jaso dituela: 2006ko Zilarrezko Euskadi Saria, 2006ko Zazpi Kale saria eta 2006ko Beterriko Liburua.
Geroztik, beste hainbat titulu kaleratu ditu: Zu bezain ahul (2007), Musika airean (2009) eta Ez naiz ni (2012). Hainbat sari irabazi ditu; bere liburuak beste hizkuntza batzuetara itzuli izan dira, eta baita film eta antzerki-lanen oinarri bihurtu ere. 

HERIDAS CRONICAS

Karmele Jaio

Abra

Erosi

MUSICA EN EL AIRE

Karmele Jaio

Abra

Erosi

LAS MANOS DE MI MADRE

Karmele Jaio

Abra

Erosi