EGUNKARIA AMETS BATEN EGIA

Autorea: Txema Ramirez De La Piscina, [et Al. ]

ISBN: 978-84-9843-263-3

EAN: 9788498432633

Argitaletxea: Ttarttalo

Bilduma: Aterpea

Edizio data: 2010

Erosi

Sinopsia

Egunkaria. Amets baten egia. Idazki honen izenburuak, zalantzarik gabe, ondo betetzen du edozein izenburuk bete behar duen eginkizunik behinena: berez mintzo da, bereganatu egiten du irakurlea. Baina Euskaldunon Egunkaria-z ari garela, zerbait argitu beharra dago. Zein da amets hori, hamabi urtez egia bihuyrturik hain ederki funtzionatu zuen proiektu gogo-bizigarri hura? Ala egunkaria auziaz ari gara, ametsa amesgaizto bihurtuta dagoen honetan, denok dakigun moduan polizializatu, judizializatu eta kriminalizatu ondoren?
Liburu hau lehendabiziko galderaren erantzuna da. Bigarrenerako, izango da denbora aurrerago.
Auziko defentsaren abokatuei ezinbestekoa iruditu zitzaien peritu aditu batzuek zehaztea zer zen Euskaldunon Egunkaria, kultur proiektua eta komunikabide -batetik, Teresa Agirreazaldegi eta Txema Ramirez de la Piscina, biak Kazetaritza doktoreak; bestetik, Pedro Ibarra eta Martin Zallo, biak katedradunak: bata, Zientzia Politikoetako eta Administrazioko, eta bestea, Ikus-Entzunezko Komunikazio eta Publizitatekoa- bi txosten biribil egin zituzten. Harrigarriro, auzitegiak ez zituen onartu txostenok lekuko-froga gisa.
Liburu honetan, aipaturiko lau espezialisten txostenak bildu dira. Baina, liburuaren izaera formala gorabehera, hau da duen alderdirik garrantzitsuena: kontrapuntu zientifikoa ematen die Egunkaria auziaren bultzatzaileek zazpi urteotan –eta lehenagotik beste batzuek ere- botatako akusazio eta gezurrei.