GOYA ETA HAREN KAPRITXOAK
Autorea: Esteban Rodriguez Serrano
ISBN: 978-84-7148-455-0
EAN: 9788471484550
Argitaletxea: Txertoa
Bilduma: Nor da?
Edizio data: 2010
Sinopsia
Txikitan, igelak harrapatzera joaten zen Francisco Goya ibaira, nahiz eta beti izan zuen oso argi erregearen pintore izatera iritsiko zela noizbait. Gortera iritsi zenean, ordea, sekulako nahasmena aurkitu zuen (zerbitzariak, dukeak, lorazainak, gozogileak eta printzesak), eta batzuetan lanak izan zituen hango iskanbila txukun antolatzen. Erraldoiak, sorginak eta iratxoak ere topatu zituen. Eta kapela kandeladun bat asmatu zuen, ilundu arren margotzen jarraitu ahal izateko, bere koadroen distira besterik ikusten ez zen garaian.
Nor da? bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako sorturiko bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, ariketa entretenigarri eta informazio osagarri bitxiak ere bai.