KAIXO! – ENGLISH-BASQUE CONVERSATION GUIDE

Autorea: Aa. Vv.

ISBN: 978-84-7148-467-3

EAN: 9788471484673

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Leire

Edizio data: 2010

Erosi

Sinopsia

Kaixo! Guía de conversación castellanoeuskara-
k lortutako arrakastaren arrastoan (dagoeneko
zortzi edizio egin dira), Txertoak KAIXO!
ENGLISH-BASQUE CONVERSATION GUIDE
argitaratzera ausartu da. Liburutto hau lagungarri
bikaina izango da euskara edozein mailatan ikasten
ari diren anglofonoentzat, Euskal Herrian egonik
bertakoen aurrean hitz batzuk euskaraz egitera
animatzen diren turistentzat eta, oro har, ingelesetik
euskaldunen hizkuntzara hurbildu nahi duten
guztientzat.
Horretarako, egileak, Garikoitz Knörr filologoak,
jatetxean, azokan edo lagunen artean egunero
entzun daitezkeen elkarrizketatik hainbat
esaldi aukeratu ditu. Esaldi horiek dira lanaren
muina, jakina, baina besterik ere bada liburuan,
zehatz-mehatz, euskararen historia eta euskararen
egungo egoera azaltzeko Henrike Knörr euskaltzainak
idatzitako hitzaurrea, ahoskera-atal
bat, oinarrizko gramatika bat eta bi hiztegi (ingelesa-
euskara eta euskara-ingelesa), beren baitan
hitz ohikoenak biltzen dit