MOZART MUSIKARI TXIKI HANDIA
Autorea: Patxi Irurzun
ISBN: 978-84-7148-440-6
EAN: 9788471484406
Argitaletxea: Txertoa
Bilduma: Nor da?
Edizio data: 2009
Sinopsia
Mozart ez zen handia, garaieraz, metro eta erdi besterik ez, baina musikari gehienak ez zitzaizkion oin azpira ere iristen: bost urte zituenerako, gai zen musika idazteko, zuzen nahiz alderantziz (ipurdiz gora, zioen berak, beti txantxetan ibiltzen baitzen). Jakina, gauza erraza zen beretzat, buru barruan orkestra osoa zuela jaio baitzen. Beraz, musika besterik ez zuen gogoan. Izena ere aldatu zuen, doinu eztiagoa zuen beste bat hautatuta: Amadeus. Soinu polita, ezta?
“Nor da?” bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako sorturiko bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, informazio osagarri bitxiak eta ariketa entretenigarriak ere bai.