MUNDUKO SUKALDARITZA EUSKAL HERRIAN
Autorea: Batzuk
ISBN: 978-84-9843-272-5
EAN: 9788498432725
Argitaletxea: Ttarttalo
Bilduma: Sukaldea
Edizio data: 2010
Sinopsia
Hona hemen errezeta-liburu bat, geure lurraldetik mugitu gabe beste kultura eta bazter
batzuetara jauzi egiteko aukera ematen diguna. Alemania, Maroko, Mexiko,
Argentina, Bretainia, Libano, India, Italia, Vietnam, Japonia eta Txina, munduko
hamaika herrialdetako sukaldaritza ezagutuko dugu, beste hainbeste jatetxeren bitartez:
denak ere etxe ezagun eta prestigiozkoak, bere sorlekuaren nolabaiteko enbaxada
eta berriemaile izateaz gainera, nazioarteko sukaldaritzaren erakusgarri aberats bezain
kalitatezkoa eskaintzen digutenak, etxean bertan mundu zabalaren zaporeak dastatzeko
modua izan dezagun.