Biografia
Joan Mari Irigoien Altzan jaio zen 1948an. Ingeniaria da ikasketaz, futbolari aritua, gaztetan Venezuelan ibilia, eta batez ere idazlea. Bere eleberriei esker da batez ere ezaguna; besteak beste: Babilonia, Consummatum est, Kalamidadeen liburua, Lur bat haratago, Ipuin batean bezala, Orbetarrak trilogia, Ur arreak, ur garbiak. Poesiazko liburuak ere idatzi ditu, baita gaur eta gazteentzakoak ere: Metak eta kometak, Apaiz zaharraren gitarra, Komunista.com…