CONSUMMATUM EST

Autorea: Joan Mari Irigoien Aranberri

ISBN: 978-84-8091-719-3

EAN: 9788480917193

Argitaletxea: Ttarttalo

Bilduma: Abra

Edizio data:

Erosi

Sinopsia

Bi istorio ezberdin eta guztiz liluragarri dauzka eleberri honek, elkarrekin korapilatuak kontakizun biribila osatzeko: batean Konrad baroiseme suitzarra ageri zaigu, erromantizismoaren izpirituaz blaitua, eta beronen alaba Gadea, mistizismorako joera duen moja bihurtuko dena; beste kontagaian Diego dugu protagonista, Espainiako herri txiki batean jaioa eta, haurtzaro krudel baten ondoren, erresuminez beteriko faxista bihurtuko dena. Trebeziaz eta maisutasunez idatziriko mila jirabiraren ostean, Espainiako gerra zibilaren garaian elkartuko dira bi hariak, amaiera harrigarri batean. Edertasuna eta krudeltasuna, bihozberatasun osoa eta krudelkeriarik ankerrena… sentimendu guztiz kontrajarriak lotu ditu Irigoienek eleberri bikain honetan, gairik sakonenak eta abentura bizienak idazkera gozatsu baten bitartez elkarturik.