Arretxe, Jon
Biografia
Heziketa fisikoan lizentziatu zen eta Euskal Filologian doktorea da. Pianoko karrera ere egina du.
Euskara irakaslea izan zen Deustuko Unibertsitateko Euskal Irakaslegoan eta Heziketa Fisiko irakatsi zuen EHUn, Gasteizko Irakasle-Eskolan.
Munduan zeharreko bidaia asko egin izan ditu. 1991n argitaratu zuen lehen liburua, Hakuna matata. Geroago, Basauriko euskararen gaineko ikerkuntza kaleratu zuen, bertako udalak argitaratua.