Biografia
Aingeru Epaltza (Iruñea, 1960). Kazetaritza ikasi eta lanbide horretan aritu zen, administrazioko itzultzaile hasi zen arte. Horrez gain, baina, literaturari eman dizkio bere onenak, bai nobelak sortuz (Ur uherrak, Tigre ehizan, Rock’n’Roll, Mailuaren odola, Izan bainintzen nafarroako errege, Gure Jerusalem galdua), bai ipuin-bildumak (Garretatik erauzitakoak, Lasto sua), baita saiakerak eta haurrentzako kontakizunak ere.