Etxeberria, Hasier

Biografia

Hasier Etxeberria Canales (Elgoibar, Gipuzkoa, 1957ko apirilaren 6a - 2017ko martxoaren 29a) euskal idazle, kazetari eta blogaria zen. Kulturgintzarekin harreman estua izan zuen betidanik, eta euskarazko irakaslea izatetik Euskal Telebistako informazio-zerbitzuetako erredaktore izatera pasatu zen. Sautrela literatur programaz gain, Fahrenheit, Eskamak kentzen, Babel, Ez dago larrosarik kultur saioak eta gastronomiari buruzkoak Zopa haundi eta Lapikoka aurkeztu eta zuzendu zituen. Euskaldunak izeneko saio berezia ere gidatu zuen, denak ETB 1ean. ZuZeu albistariaren sortzailetako bat izan zen. Hainbat literatur genero landu bazituen ere, ipuinlaritzat hartzen zuen bere burua, Karramarroaren aztarnak izanik autorearen hitzetan bere obrarik hoberenetarikoa. Azken boladan, Hendaian bizi zen.

ERABATEKO SUKALDEA

Hasier Etxeberria

Cocina

Erosi