ANGELITA ALFAROREN SUKALDEA
Autorea: Angelita Alfaro
ISBN: 978-84-9843-400-2
EAN: 9788498434002
Argitaletxea: Ttarttalo
Bilduma: Sukaldea
Edizio data: 2012
Sinopsia
Angelita Alfaroren sukaldea, Angelita Alfaro Vidorreta: Angelita Alfaro ume-umetatik ibili da su artean. Sukaldaritzari buruzko lehenengo ezagutzak amaren eta izeben eskutik jaso zituen. Hala ere, berehala konturatu zen benetako zaletasuna ziola sukaldaritzari. Zaletasun hori, hasieran, etxekoekin jarri zuen praktikan. Baina eguneroko zereginetatik aske gelditu bezain pronto, ezagutza haiek ingurukoei helarazteari ekin zion Angelitak. Angelita Alfaroren sukaldea betiko sukaldaritza onaren erakusgarri praktiko bikaina da, eta ez “patata tortillaren dekonstrukzioaren” erakusgarri, berak esan bezala. Errezeta liburu honek berdin-berdin balio du eguneroko menu bat zein ospakizun berezi bat antolatzeko. Sukaldaritza onaren maitaleak benetan gozaraziko dituen liburua da hau, inondik ere.