ASEDIO AL EUSKERA – MAS ALLA DEL LIBRO NEGRO

Autorea: Joan Mari Torrealdai Nabea

ISBN: 978-84-7148-597-7

EAN: 9788471485977

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Begira

Edizio data: 2018

Orri kopurua: 428

Erosi

Sinopsia

Asedio al euskera, Joan Mari Torrealdai: Joan Mari Torrealdaik El libro negro del euskera argitaratu zuen 1998an. Liburu hartan, han eta hemen bildutako testu-zatien bitartez, euskarak XVIII. mendeaz geroztik jasan duen bazterketa edo zapalkuntza dokumentatu zuen. Hogei urte geroago, errebisionismoa, zapalkuntza horren tamaina edo, are gehiago, zapalkuntza egon izana ere ukatzen dutenen diskurtsoa harro-harro dabil, eta komunitate autonomoetan bertako hizkuntzak normalizatzeko indarrean jarri diren politiken kontra jotzeko erabiltzen da. Noiz eta Estatua birzentralizazio-prozesu batean buru-belarri sartuta dagoenean. Izan ere, hizkuntzak ez daude prozesu horretatik salbuetsita. Asedio al euskera liburu berrian, Torrealdaik, berriz ere han eta hemen bildutako testuen bitartez, agerian uzten ditu errebisionismoaren supremazismo linguistikoa eta ahulezia intelektuala; agerian uzten du haren argudioak, askotan, aurrejuzguetan oinarrituta daudela eta, sarri, sarriegi, argudioak baino gehiago irainak direla. Liburuaren hitzaurrea Juan Carlos Moreno Cabrera katedratikoak idatzi du. Haren ustez, une honetan espainolismo linguistikoa eraso betean ari da. Bada, Joan Mari Torrealdairen Asedio al euskera eraso horri aurre egiteko tresna ezin aproposagoa da.