BARATZE BAT NAHI DIZUT EGIN… – NOLA SORTU ETA LANDU BARATZE BAT ETXEAN

Autorea: Usoa Arin Beraza

ISBN: 978-84-7148-537-3

EAN: 9788471485373

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Leire

Edizio data: 2013

Erosi

Sinopsia

Baratze bat nahi dizut egin … – Nola sortu eta landu baratze bat etxean, Usoa Arin: Gero eta gehiago dira baratze bat egitera animatzen diren pertsonak. Ez da derrigorrez lur sail handirik behar; are gehiago, balkoian bertan egin daiteke. Izan ere, etxeko loreontziak landare apaingarriz soilik bete ordez, zergatik ez bete tomate, uraza, piper edota leka goxoak emango dizkiguten landarez? Asko dira beren buruari galdera hori egiten dioten pertsonak, eta oraindik pausoa ematera ausartu ez badira, barazkigintzan eskarmenturik ez dutelako da. Bada, horiexengan pentsatuz lan egin du Usoa Arinek. Baratze bat nahi dizut egin… etxe ondoko bazterren batean edo balkoian bertan baratze bat sortzeko eta lantzeko oinarri-oinarrizko liburua da. Lurra nola prestatu, nola ongarritu… eta, jakina, zer erein edo landatu, noiz eta nola, zenbat ureztatu, uzta noiz bildu eta beste hainbat kontu jorratzen ditu egileak. AZALPEN LABUR BEZAIN ARGIAK ETXEKO BARAZKIGINTZAN HASI NAHI DUTENENTZAT.