URAK DAKARRENA

Autorea: Toti Martínez De Lezea

ISBN: 978-84-9843-383-8

EAN: 9788498433838

Argitaletxea: Ttarttalo

Bilduma: Abra

Edizio data: 2012

Erosi

Sinopsia

Urak dakarrena, Toti Martinez de Lezea: “Nire arbasoen herentzia gorde dut, nire gizonak balearen bila, abenturarako ontziraturik edo inoren gerretan desagertzen ziren bitartean. Nik zaindu dut familiaren ondarea; ni arduratu naiz etxeaz, seme-alabez, zaharrez, gaixoez, baratzeaz eta abereez. Jakintza-iturrietatik urrundu eta baztertu naute eta, hala ere, hizkuntza, hitza, idazten ez den jakintza, sinesteak, tradizioa irakasteko gai izan naiz. Nire bizitza guztian lan egin dut, eta nire baitan neukan onena gorde eta transmititu dut”.
Kontakizunez kontakizun, bazterturik eta ahazturik, baina aldi berean hain presente egon diren euskal kostaldeko emakumeen memoria berreskuratzen du Urak dakarrena honek. Elkarrekin loturarik ez duten fikziozko hogeita hamabost kondairak osatzen dute liburu bikain hau. Baionatik hasi eta Muskizeraino, ostalariak, esklaboak, kontrabandistak, enpresariak, sendalariak edo batelariak, denetik dago hogei mendetan luzatzen den eta Toti Martínez de Lezeak ohituta gauzkan maisutasunez berregiten jakin duen emakume eta egoera zerrenda luze hau.