BOLIVAR ASKATZAILEA

Autorea: Victor Vilardell Balasch

ISBN: 978-84-7148-453-6

EAN: 9788471484536

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Nor da?

Edizio data: 2010

Erosi

Sinopsia

Aitona Simoni asko gustatzen zitzaion kontu kontari aritzea; gutxien espero duzunean hamaika istorio kontatzen zizkizun horietakoa zen, baina benebenetakoak ziren hark kontatzen zituen pasadizoak. Izan ere, txikitatik izan zuen parean topatzen zuen edonor askatzeko apeta. Txoriak kaioletatik askatu zituen, lehenik; baina hura nahikoa ez, nonbait, eta bere herria askatu zuen gero: Venezuela. Baita inguruko herrialdeak ere… eta kontinente osoa ia!

Nor da? bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako sorturiko bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, ariketa entretenigarri eta informazio osagarri bitxiak ere bai.