CLARA CAMPOAMOR – EMAKUMEEN ESKUBIDEEN DEFENTSAN

Autorea: Victor Vilardell Balasch

ISBN: 978-84-7148-441-3

EAN: 9788471484413

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Nor da?

Edizio data: 2009

Erosi

Sinopsia

Clara jaio zen garaian, gizonek sekulako pagotxa zuten. Emakumeek dilistak prestatu, arropak garbitu eta galtzerdiak aurrez eta ifrentzuz lisatzen zizkieten. Lan haietatik aparte, emakumeek ez zuten ez ahotsik ez boto eskubiderik. Clarak argi eta garbi ikusi zuen: egoera harekin bukatu beharra zegoen. Parean jarri zitzaizkion bibotedun eta bizardun guztiei aurre egin zien, eta ez zuen amore eman, harik eta Espainiako ama, amona eta izeba guztiek berezko ahotsa izatea lortu zuten arte. Ahotsa eta boto eskubidea, jakina.
“Nor da?” bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako sorturiko bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, informazio osagarri bitxiak eta ariketa entretenigarriak ere bai.