EUSKAL PIRATAK

Autorea: Iñaki Mendizabal Elordi, Asier Sanz Nieto (il. )

ISBN: 978-84-7148-690-5

EAN: 9788471486905

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Anboto

Edizio data: 2022

Orri kopurua: 100

Erosi

Sinopsia

Eman diezaiogun bide gure jakingurari, haizearen esanetara jarri eta abia gaitezen mundu berri batera, mundu maltzur eta gordin batera, non abenturak berak gidatuko gaituen zazpi itsasoetan barrena egingo dugun bidaia arriskutsuan. Boga dezagun aspaldiko uretan, eta, abordatzera! garrasi basatiarekin batera, egin dezagun salto historiaren ontziaren bizkarrera, garai bateko euskal pirata ospetsuenak ezagutzeko, hots, Mediterraneoko zokondo ezkutuenetatik Ternuako ur jelatuetaraino beldurra erein zutenak. Ezagutu ditzagun beraien ohitura eta lapurretateknikak, epopeia eta… eskasiak ere. Ontziratu gaitezen Joannes Suhigaraychipi, Ixtebe Pellot, Jean Lafitte, Michel le Basque edo Pedro Larraondorekin haien ibileren lekuko izateko.