SHAKESPEARE – ANTZERKIAREN MAISUA

Autorea: Jon Bilbao

ISBN: 978-84-7148-457-4

EAN: 9788471484574

Argitaletxea: Txertoa

Bilduma: Nor da?

Edizio data: 2010

Erosi

Sinopsia

Shakespeareren bizitza gertaera liluragarriz eta sekretuz beterik dago, magoaren soingainekoa bezala. Ez zuen hagatxo magikorik, ezta txano puntazorrotzik ere; baina jendeari gerezien neurriko malkoak isurarazteko edo barrez leherrarazteko ahalmena zuen. Urte asko dira desagertu zela, baina haren hitz magikoek bizirik diraute, oraindik, agertokietan antzezleek esaten dituztenean. Halakoetan, hamaika mundu biltzen dira antzokirik txikienean, xirmixarmaz.

Nor da? bederatzi eta hamabi urte bitarteko neska-mutilentzako sorturiko bilduma da. Hainbat pertsona ospetsuren biografiek osatzen dute. Liburuok irakurleen adinaren arabera egokitutako testuak dituzte, jakina, eta, eranskin gisa, ariketa entretenigarri eta informazio osagarri bitxiak ere bai.